2010/12/02

EUSKERAREN EGUNA

Bihar, 2010eko abenduak 3,Hizkuntza Gutxituen Nazioarteko Eguna izango da.Euskaldunok, zoritxarrez, oraindik ere, egun hau“ospatu” beharrean gaude, beraz, aldarrikapen gisa, gure kulturaren ardatz nagusia den hizkuntzari omenaldi txikia egitea baino ez daukagu. Honen harira, lehendabizi, Artzeren hitzak gogora ekartzea beharrezkoa dugu:

Hizkuntza bat ez da galtzen

ez dakitenek ikasten ez dutelako

dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik

2010/11/18

Zeruari begira

Jardueraren azalpena:
Zeruari begira luze aritu gara elkarrekin. Hau dela eta, honetaz asko dakizuela uste dut, beraz, azterketa prestatzeko lagungarria izango den galdera sorta bat proposatu nahi dizuet.Erne ba!
 Galderak:
1.Zein da unibertsoaren sorrerari buruzko teoriarik zabalduena?
2.Planeta, asteroide, kometa, izarra, nebulosa, galaxia eta astronomia definitu:
3. Eguzki sistemako planetak Eguzkitiko distantziaren arabera zerrendatu.
4. Eguzki sistemako planeta tamainaren arabera zerrendatu

Erantzunak bilatzeko ondorengo web orrialde eta gelan bildutako informazioa erabil ditzakezue:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Unibertso
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=5434
http://www.hiztegia.net/